XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1984 / 85 IKASTURTEA / HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

1.SARRERA

Liburuska honen helburua Irakaskuntza Ez-Unibersitarien 1984 / 85 kurtso hasiera aurkeztea da.

Testuinguru honetan, hezkuntz eskaria eta eskaintzaren arteko harremanen berri eman eta, baita ere, kurtsoa garatzeko dauden giza eta material baliabideei buruz informatzen du.

Horiez aparte, Hezkuntz Sistemaren XEDE OROKORRAK eta horiek lortzeko burutu behar diren OINARRIZKO EKINTZAK ere aipatzen ditu.

Azkenik, eta dagokion Eraskinean, ikaslegoaren prematrikulatik ateratako 1984 / 85 ikasturteari buruzko oinarrizko datu estatistikoak biltzen ditu.

2. IKASTURTEAREN HASIERA

Ikasturte hasiera guztietan sortzen da Norbanakoen Hezkuntz Eskaria eta Sistemaren Hezkuntz Eskaintza ajustatu beharra.

OHARRA: Azaltzen diren datu eta berri guztiak, Juan Urrutia Sailburuak agertu zituen 1984eko 14ean Irailaren 14ean eskeinitako prentsaurrekoan.